XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hala eta guztiz ere, zihur nago indioren bat hemendik pasatzeko prest dagoela.

- Kolorado aldean asaldatu direnei mezuren bat bidaltzeko.

- Bada hala bada edo ez bada, berdin zait.

Pasatzen hasten bada, bertan xehatuko dut nere riflearekin.

Eta zuk badakizu nik apunteria ona dudala.

Pentsatu bezala, hara non ikusten duten mendilepoaren hasieran zaldi eder eta haundi bat.

Zuri zuria, lepagain eder bat zuelarik eta isats ugari eta iletsua.

Bere gainean zaldun bat, bularraren kontra zerbait edo norbait zeramala.

- Jo tiro! - Eta bapatean bi tirok urratu zuten airea.

Zaldiak bere sabel ederretik odola zeriola lur jo zuen.

Bi erbi baino bizkorrago abiatu ziren Harris eta Jorje, indiarraren kontra.

Ez ba zuen errenditu nahi, bertan akabatzeko prest.

Eta, izan ere, ez baitzegoen beste biderik.

Horri deitzen zitzaion Belazetako Lege zorrotza.